Kalima en el Circo del Sol

Iritsi zen unea, abuztuak 17 igande arratsaldea, eguzkia distiratsu zeruan eta Bilbo aste nagusiaren jai giroan bete betean murgildua. Adsis Fundazioak Kalima boluntario taldeko 4 partaideri eta adin txikiko zentro ezberdinetako 8 gaztetxori “El Circo del Sol” ikuskizunaz gozatzeko aukera luzatu zigun. Miribillan ginen guztiak, sarrerak eskuetan ilusio handiz espektakulora bideratuko gintuen ilara luzean zain.

Egun mundu osoan zehar ospetsua den zirko berezi eta ezin ederrago hau,bi gizon txiroren eskuetatik sortu zen ,1984.urtean Canadan . Zirko honek, denboran zehar izugarrizko eraldaketa jaso badu ere, bere jatorri xumea dela eta, zirkua aurrera daraman konpainiak, lortutako irabazien kopuru jakin bat helburu sozialetara bideratu ohi du. Konpainia arrakastatsu honek, Adsis Fundazioarekin edukiriko keinu solidarioari esker, genuen guk bertan izateko aukera paregabea.

Ikuskizuna zoragarria izan zen. Batetik , abeslari zein musikariek zuzenean entzumenarentzat gozagarri , doinu hunkigarria zerien. Bestetik, akrobata, gimnasta eta bestelako artisten mugimendu leun eta ezin zehatzagoek fisikaren legeei ihes egiten zieten. Agerlekuak, kultura ezberdinetako artista, dantza , jantzi eta mila koloretako argi uholde eder eta harmoniatsua zirudien. Espektakuluak iraundako bi ordu intentsu bezain ahaztezinetan, begiak zabal zabalik izan genituen denok, errealitatearen eta ametsen arteko muga bereiztezinari so.

Guztiak erabat txundituta irten ginen. Bagenekien zirko ona zela, baina uste dut guztion espektatibak zinez gainditu zituela, batez ere gaztetxoen aurpegietan nabarmentzen zen hori. Emanaldiaren kalitate maila izugarriak ,emaitza bikain horiek lortzeko artistek sartu beharreko orduak ikusezin egiten zituen.
Ikus entzuleengan “Lor ezin daitekeen ezer, ez dagoelako” sentsazio atsegin eta itxaropentsua transmititzeko boterea duela, esatera ausartuko nintzake.

Eider

IMG_0169

Bonita salida la de ayer al circo del sol con nuestros chicos. De nosotr@s fuimos 5 voluntari@s del grupo de Kalima y 8 chicos, pero compartimos espectáculo con los grupos de Estabará y Taimat.

Tengo que decir que en un principio algunos estaban poco receptivos en acudir al maravilloso espectáculo, pero cuando terminó, bueno no, mismamente en el descanso, solo había que mirarles a la cara, algunos estaban con cara de asombro; otros simplemente sonriendo, fue una alegría poder pasar otro ratito más junto a ellos y junto a mis compañeros.

Pero sin duda alguna, lo que más me gustó de este encuentro fue cómo los chicos aplaudían al ritmo de la música y sobre todo poder verles sonreír, ver que estaban a gusto y que estaban disfrutando de algo diferente.

Gracias por estos momentos tan especiales.

Lidia

2017-11-25T11:05:48+00:00 agosto 23rd, 2014|Kalima, Voluntariado|0 Comments

Leave A Comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.