Pobaleko burdinola ezagutzen – Visita a la herrería del Pobal | Salida Voluntariado. Aytmat.

Pasaden larunbatean, urtarrilaren 26an, ostegunetako gaztelaniazko klaseen AYTMA taldeak 2019ko lehen irteera gauzatu genuen. A zer nolako zortea gurea. Aste osoan zehar euria barra-barra eta larunbatean, eguzki biribila. Egunik aproposena irteerarako. Zehazki, El Pobaleko Burdinola eta gertuko parajeak bisitatu genituen. El Pobaleko Burdinola, fabrika hidrauliko zaharra da, burdinezko tresna mota desberdinak egiteko erabiltzen zena. 

Bisita gidatuan, burdin-errota prozesu guztia ezagutu genuen. Hain zuzen, Barbadun ibaiaren urez hornituriko instalazio guztiak martxan jarri ziren. Horrez gain, burdinolan aritzen den errementari batek, eredu tradizionaleko forja erakusketa ikusteko aukera eman zigun. 

 Egia esan… izugarri gustatu zitzaigun! Bisita oso arrakastatsua izan zen, izan ere, zalantzak argitzeko aukera izan genuen, Burdinola sakonki ezagutu genuen eta praktika hau biltzen duen historian murgildu ginen. Hori guztia, hain jatorra izan zen gidariari esker izan zen posible. Orohar, haren jarrera hurbila izan zen eta bisita dinamiko baino dinamikoagoa egin zuen. 

 Amaitzeko, zerbait bazkaldu eta tren geltokirako buelta oinez jorratu genuen, berriro ere, paraje horiek begi-bistan usten duten lilura dastatuz. Irteera oso berezia izan zen.  

Sentsazio ezin hobearekin amaitu genuen.  

 Dagoeneko esan dezakegu benetako errementari profesionalak garela! 

 Ziur itzuliko garela! 

  

El pasado sábado 26 de enero, el grupo AYTMA de las clases de castellano de los jueves realizamos la primera salida de este nuevo año 2019. Vaya suerte de tiempo. Toda la semana lloviendo y el sábado, un sol radiante. Un día perfecto para la excursión. Justamente visitamos la Ferrería el Pobal y el entorno donde se sitúa. La Ferrería el Pobal es una antigua fábrica hidráulica en la que se trabajaba el mineral del hierro para elaborar todo tipo de herramientas; sobre todo de uso domestico.  

En la visita guiada, pudimos recorrer el conjunto ferro-molinero accediendo a la puesta en marcha de todas las instalaciones de la Ferrería, que funcionan movidas por el agua del río Barbadun. También tuvimos la ocasión de ver la exhibición de forja tradicional que el herrero del museo hizo en la fragua. 

En definitiva…la visita ¡nos encantó! Fue una visita muy acertada, ya que tuvimos la oportunidad de solventar dudas, conocer a fondo la Ferrería e impregnarnos de la historia que engloba esta práctica que hoy en día pocos disfrutan y practican. Todo ello gracias a la estupenda guía que en todo momento mantuvo un trato, cuanto menos, cercano, haciendo de la visita algo dinámico. 

Para finalizar, comimos cerca de la Ferrería y volvimos al tren andado. De nuevo, contemplando el encanto de los paisajes que nos brinda el lugar. 

 

Una salida muy especial de la que nos llevamos muy buen sabor de boca.  

Ya podemos decir que somos unos auténticos herreros profesionales. 

¡Volveremos seguro! 

 

 

2019-02-07T16:51:51+00:00 febrero 7th, 2019|portada, Sin categoría, Voluntariado|0 Comments

Leave A Comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.