Boluntariotza | Magiaren bizia eta biziaren magia

Negutar otsailean, baina udaberri beteko eguraldiak lagunduta, Bestaldeko lokal atseginean magiaren aginduak bildu gintuen zenbait taldetako kide umoretsuak, horietako asko aldez aurretik elkar ezagutu gabekoak; oro har, kolore eta adin askoko multzoa, askotarikoa. Gaztelaniazko ikasle gazte etorkin heldu-berriak, osteguneko eta ostiraleko boluntarioak, Aymat eta Tanmirt izeneko boluntario-taldeak hurrenez hurren, Bestaldeko atean itxaroten eta agurrak elkarri ematen geundela, lokaletan barne zerbait prestatzen ari zen.

Azkenean, txisteradun eta betaurrekodun gizon amultsuak gonbidatu gintuen barrurantz. Lokaletako gela handian, zenbait gazte, ume eta besteren bat. Mahaietako batean, kutxak, txisterak, makila magikoak. Urduritasuna nabaria. Linaje izeneko magoak AXAko boluntario gazte eta umeak magiaren sekretuetan murgildu zituen lehenago, eta magia-ikasleak, orain maisu bihurturik, beren ikasketa berriak guri erakusteko prest zeuden.

Aulki eskasetan eta, gehien bat, zoruan jesarrita, espektakulua ikustera prestatu ginen. Kordelak, kartak, argazkiak eta irudiak begi bistan apurtuak, inolako engainurik gabe, eta, magiaren poderioz dena itzultzen zen bere aurreko egoerara, inolako arrakalarik gabe. Mugimenduak arretaz jarraitu arren, ezin genuen aurkitu trukoa non zegoen.

Halako batean, gaztelaniazko gure ikasle magrebtarren artean magoren bat agertu zitzaigun, berak ere bazituen kordelak magia egiteko. Hainbeste jenderen aurrean, berriz, ez zen erraza ekitaldia eskaintzea eta, lotsaren lotsez, hor geratu zen gure ikaslearen saiakera, burutu gabe. Besta batean izango ahal da!

Linaje magoak zenbait truko egin ondoren, gutaz errukitu zen eta truko horietako bat erakutsi eta irakatsi zigun, guztiak mago bihurturik. Karta magikoa eskuan hartuta, truko ikasi berria elkarri egiten saiatu ginen, eskuen trebetasuna behar bezain egokia izan ez arren.

Aitzaki polita goiz eder bat partekatzeko eta biziaren magiari arretaz eta harriduraz begiratzeko. Magia baita hainbat lekutako pertsonak elkartzea, partekatzea, jolastea, solasa egitea.

La vida de la magia y la magia de la vida

En el invernal febrero, pero con la compañía de un tiempo primaveral, la promesa de la magia nos reunió a variadas personas de buen humor en el agradable local de Bestalde. En conjunto, muchos colores y edades, mucha diversidad. Los jóvenes inmigrantes estudiantes de castellano, los voluntarios del jueves y del viernes (grupo de voluntarios Aymat y Tanmirt respectivamente), cruzábamos nuestros saludos a la puerta de Bestalde; mientras tanto, algo se cocinaba dentro de los locales.

Por fin, un hombre afectuoso con chistera y gafas nos invitó a entrar. En la sala grande de los locales, varios jóvenes y niños. En una de las mesas, cajas, chisteras, palos mágicos. Nerviosismo evidente. El mago Linaje había introducido a los jóvenes y niños voluntarios de AXA en los secretos de la magia y los estudiantes de magia, convertidos en maestros, estaban dispuestos a enseñarnos sus nuevos aprendizajes.

Algunos sentados y la mayoría en el suelo, nos preparamos para ver el espectáculo. Delante de nuestra vista, y sin ningún engaño, se rompían los cordones, las cartas, las fotos y las imágenes y, con la sola fuerza de la magia, todo volvía a su antiguo estado. A pesar de seguir atentamente los movimientos, no podíamos encontrar dónde estaba el truco.

De pronto, entre nuestros alumnos magrebíes apareció un mago que también tenía cordeles para hacer magia. Sin embargo, entre tanta gente no le fue fácil realizar el acto mágico. Ahí quedó el intento.

Después de varios trucos, el mago Linaje se compadeció de nosotros y nos enseñó uno de ellos, convirtiéndonos en magos. Con la carta mágica en la mano, intentamos hacer el truco recién aprendido, aunque la habilidad de las manos no fuera lo suficientemente adecuada.

Bonita excusa para compartir una hermosa mañana y mirar con atención y asombro la magia de la vida. La magia de juntarnos, compartir, jugar, conversar entre personas de tan diferentes lugares.

2020-03-05T17:41:47+00:00 febrero 26th, 2020|portada, Voluntariado|0 Comments

Leave A Comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.